miércoles, 7 de enero de 2009

HAUSNARKETA

Azken sarrera honetan blog-a itxi egin beharra dugu. Honetarako, egungo gizartean teknologi berriek duten garrantzia azpimarratu beharra dago eta beraz oso egokitzat jotzen dugu IGZ-n irakasgai hau edukitzea. Hala ere, ez dira ordu nahikoak izan gizartean dauden beharretarako.

Gizartean teknologiak aurrera egiten dute eta ondorioz hori hezkuntzan islatu beharra dauka eta pixkana bada ere, gu irakasle izango garenok, ezin dugu atzean geratu eta geratu direnak formakuntza jarrai bat beharko dugu.

Guri ere pertsonalki oso baliagarri iruditu zaigu, gure lehen blog-a ireki baitugu, wiki terminoa ezagutu dugulako... Horregatik guztiagatik merezi izan du asignatura honetan parte hartzea eta klase dinamika egokia izan da ikasketarako.

ERABILITAKO TERMINO BATZUK

web 2.0: Informazioaren elkartrukaketan eta erabiltzaileen parte hartzean oinarritzen diren Interneteko web zerbitzuak definitzeko sortutako terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak, erabiltzaileen artean lankidetza eta elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.

slideshare: Power point eta OpenOffice-eko aurkezpenak publikatu ahal izateko dohanezko espazioa, hauek gero gordeta geratzen dira Flash formatu batean. Gure blogera power point aurkezpena igotzeko erabili dugun tresna litzateke.

wifi: Haririk gabeko internetera konektatzeko teknologia dugu wifi. Gaur egun gero eta erabiliagoa da duen komodidateagatik.

wiki: Hawaierazko Wiki Wiki hitzetik dator, webgune mota da da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzaketelarik. Horrela, elkarlana erraztuz eta horrela era sinple batean entziklopedia bat sortu daiteke.

google docs: Google-en zerbitzua bat da, dokumentuak linean sortu, editatu, argitaratu eta konpartitu ahal izateko.

Gmail: Google-en posta zerbitzua da Gmail, gainera Gmail-eko kontu honekin gure blog-a ireki ahal izan dugu.

blog-a: Istorio eta artikuluak argitaratzeko balio duen interneteko web gune bat. Gainera, guk erabili dugu gure hausnarketak txertatu eta irakasleak ebaluatzeko. Bertan ikasi dugunez gauza ugari egin daitezke, argazki, bideo zein testuak gehitu daitezkeelarik bertan.

youtube: Interneten bidez bideo digital elkarbanatzeko web orrialde ezagunena. Gure kasuan, blogean txertaturiko bideoak, orrialde honetatik izan dira. Edozein gaietako bideoak aurkitu ditzakegu youtuben.

jueves, 18 de diciembre de 2008

5.JARDUERA



5. jarduera honetan, azkena, joko didaktikoak ditugu aztergai. Gure kasuan joko desberdinak eskutan eduki ostean, ingelesa eta geografia jorratzen dituenak aukeratu ditugu. Hauetan gehiago sakondu ostean dosierrean dagoen taula bete dugu eta hauen erabilera gaur egungo gizartean duen garrantziaz jabetu gara.

Egungo gizartean oso barneratuak daude joko didaktikoak, gero eta gehiago gainera, ikasteko tresna ezinbesteko bihurtu baita azken urteotan. Jakinik gaur egungo gazteak era digitalean jaio eta hezi direla, arrazoi gehiago hauek izango duten garrantzian hurrengo generaziotan. Gainera frogatua dago motibazio ezberdin batekin ikasten dela pantaila interaktibo baten aurrean edo liburu zahar baten aurrean.



Guk orain landutako jokoei buruz esango dugu benetan interesgarriak iruditu zaizkugula, asko ikasi daitekeelako hauekin. Gainera beraien helburua lortzen dute, ikasleen interesa lortu eta azken batean ikastea bertan dauden edukiak. Hala ere, iruditu zaigu nahiko indibidualak direla joko hauek konkretuki eta interakzio pixka bat falta zaiela ere uste dugu.

Guk ez genuen aukeratu baina interesgarria iruditu zitzaigun ere errefuxiatuak jokoan lantzen den talde dinamika, guk aukeratutakoekin alderatuz juxtu kontrakoa dena, baina honek zuen akatsetako bat joko bat baino gehiago testu liburu interaktibo bat zela iruditu zitzaigula. Hori litzateke joko hori ez aukeratzearen arrazoi nagusia.

martes, 16 de diciembre de 2008

4. JARDUERAREN HAUSNARKETA

4.jarduera hau egiteko lehenik eta behin taldean bildu eta, ordu banaketaren inguruan esan beharra dago, taldeko kideek erabateko adostasuna aurkeztu genuen, denok uste baitugu asignatura instrumentalen garrantzia handia izan behar dela eskolan. Orokorrean denok adostu genuen hori eta sortu ziren komentarioen artea tutoretzari ordu bat gehitzea edo ez proposatu zuen taldekideren batek, azkenean bere horretan utzi genuelarik, beste irakasgaiek, instrumentalek alegia, pisu gehiago dutelakoan egungo gizartean taulan ikus dezakegun ordu banaketa proposatzen dugu.

Baina beti daude salbuespenak, ariketatik atereaz, gorputz hezkuntzari buruz taldekide batek esan zuen ez duela ordurik izan behar egungo hezkuntza sisteman. Asignatura honi dagozkion orduak eskola orduetatik kanpo ikasle bakoitzak bere kabuz, baina beharturik, jaso beharko lituzke. Hori bai, beti ere eskola orduetatik kanpo, eta hau kirol bat edo gehiago praktikatuz adibidez, baina honekin ez da esan nahi eskolan bertan egin behar ez denik. Guzti honekin esan nahi zuena taldekideak zera da: irakasgai hau ez puntuagarria izatea ondoren espedienterako alegia.




Honek sekulako istiluak sortarazi zituen taldean, denak honen kontra agertu baitziren. Beraien aburuz, heziketa fisikoa oso garrantzitsua da, eta are eta gehiago gaur egungo gizartean. Beste irakasgaitatik deskonektatzea, orokorrean errendimenduan hobetzea dakarrelako…

Azkenean ez zuten lortu konbentzitzea taldekide bakar hori baina zegoen desadostasun hori pixka bat baretzea lortu zen, azkenerako berriro ere talde giro ona bueltatu zelarik.

lunes, 1 de diciembre de 2008

3.JARDUERAREN HAUSNARKETA

LGE-RI BURUZKO BIDEOA




Jarduera honetan Espainiar estatuan, azken 40 urteetan, egon diren hezkuntza legeen arteko desberdintasunak ditugu aztergai. Horretarako, lehenik bakoitzetik informazioa jaso eta taula batean ordenatu dugu. Hori egin ahal izateko, interneten bilatu behar izan ditugu datuak eta azken batean dena bateratu.

Ondoren bertatik, taulatik, ideia garrantzitsuenak denon artean garatu ditugu. Horretarako LGE bloke moduan alde batetik eta gainontzeko hirurak beste bloke amankomun batean hartu ditugu, diferentzia nagusienak bi bloke hauen artean daudela antzeman baitugu. Gainera aipatzekoa da, LGE-ren barruan pare bat aspektu ezin izan ditugula aurkitu eta ,beraz, hutsean uztea erabaki dugu. Hori esan eta gero, hona hemen guretzat garrantzitsuenak diren ideiak:

1)Hezkuntza gobernuan dagoen alderdi politikoren islada garbia da, LGE-n diktadura dagoen bitartean, besteetan “demokrazia” dago. Hori hezkuntzan erraz antzemanez.

2)Aipatu beharra dago lege guztiek unibertsitatera sartzeko bidea irekita dutela. Bakoitza era diferentean iritsiko da, LGE-n adibidez COU egin beharra dago. Gainontzekoetan batxilergoa egitea da beharrezkoa, sarrera azterketa bat ipiniz.

3)Aipatzekoa baita ere, LGE-n derrigorrezko hezkuntza 14 urterartekoa dela eta gainontzekotan 16 urtera igo dela. Gainera, 16 urte gutxi ote den zalantzan jartzen hasia da. Gai honen inguruan eztabaida sortu da taldean, batzuk adina igotzearen alde eta besteak mantentzearen aldekoak.


4)LGE-n erlijio katolikoak oso garrantzia handia du, jakinda frankismoaren zutabe garrantzitsuenetako bat dela, garbi geratzen da hezkuntzan zuen pisua. Hau urteak aurrera joan ahala galtzen joan da, hala ere, LOCE-n berriro ere indartzeko nahi bat azaltzen da, PP-ren eraginarengatik. Baina azken legedian, LOE-n alegia, berriro ere pisua galtzen du.

5)LGE-n hezkuntza inposatua eta zentralizatua zen, Madril-etik zetorrena. Gerora hezkuntzaren deszentralizazioa gertatzen da eta autonomiek hezkuntzan konpetentziak handitzen dituzte.


6)Hasiera batean LGEn klaseak magistralak ziren, irakaslea orojakilea. Aurrera joan ahala, gero eta garrantzia gehiago hartu du konstruktibismo kontzeptuak. Hau da, ikasleak bere kabuz ikasi, ikasten ikasi... eta irakasleak orientatu. Gero eta lege berriagoa, gure garaira gerturatuz, orduan eta konstruktibistagoa. Hau argi ikus daiteke kurrikulumetan: erabiltzen diren aditzak oso desberdinak dira legearen arabera eta azkenean aditzak galtzeko joera ere badago. LGE-n aditzak infinitiboan erabiltzen ziren, halako distantzia bat markatuz ikasle eta irakaslearen artean. Horretaz gain galderak ere oso itxiak ziren. Ondorengo legedietan aldiz, esan bezala aditzak galduz doaz eta horrekin hurbiltasun bat ematen da irakasle eta ikasleen artean. Orain galderak askoz ere irekiagoak dira, ikaslearen askatasuna handituz, logikoki.

7)Teknologia berrien agerpena dela medio, hezkuntza metodoak aldatu egin dira. Azken finean teknologia berri hauetara egokitzen dira legeak eta gero eta garrantzia gehiago ematen zaie. Gaur egun ezinbestekotzat hartzen dira LOE-n.


8)Urteak pasatzen diren heinean, ikasleek gero eta eskubide gehiago dituzte, hezkuntzan erabakiak hartzeko eta parte hartzeko aukerak handiagotuz.

9)LGE-n patriotismo garbia dago eta horren ondorioz gaiak oso mugatuak daude, adibide moduan beti Espainiako geografia, Espainako historia erakusten zen. Orain berriz mundu osora zabaltzen den bitartean.


LOE-RI BURUZKO BIDEOA

jueves, 27 de noviembre de 2008

martes, 25 de noviembre de 2008

2.JARDUERAREN HAUSNARKETA


La Laguna Unibertsitateko, Kanariar irlak, irakasle den Manuel Area Moreiraren “Problemas y retos educativos ante las tecnologías digitales en la sociedad de la información” artikulua irakurri ondoren laburpen gisara, eta kontzeptuak era argi batean azaltzeko Power Point bat egin dugu. Laburpen honetan Teknologia Berriek izandako bilakaera eta gaur egungo garrantzia eta gizartean eta hezkuntzan betetzen duten rola azaltzea zen helburua.

Laburpen hau burutu ahal izateko, bakoitzak bakarka testua irakurri du, eta ondoren norberaren ustetan garrantzitsuak diren ideia nagusiak azpimarratu ditu. Behin hori eginda, klasean, denok elkartu eta ideia horiek konparatu egin ditugu. Aipatu beharra dago, taldeko kide guztien arteko adostasuna.


Aurkezpena dotoretzeko eta erakargarritasuna bilatu asmoz, egokia iruditu zaigu argazki eta irudi batzuk txertatzea, hortaz gain badu hiperbikulu bat idazlearen web orrira.

Gure artean lana erraztearren, banatu egin dugu eta ondoren bateratu ahal izateko google-en dagoen aplikazioa erabili dugu, google docs alegia. Honek egia esan asko erraztu digu informazioa trukatzerako garaian.

Power point-ean taldean erabaki dugu ondoriorik ez jartzea, nahikoa laburtu baitugu eta berriro ere ideia berdinak errepikatzea izango bailitzateke. Hala ere, hemen, hausnarketan, guretzat interesgarrienak diren ondorioak.

-Teknologia berriei esker informaziora iristeko erraztasunak ditugu, baina informazio hau prozesatzen ikasi beharra dago ere.
-Generazioen arteko teknologi berriekiko trebetasun ezberdintasuna sahiestu behar da, birziklapen prozesuei esker.
-Denok gaude informatuagoak, azken batean aniztasun kulturala bultzatuz (hauek ezagutzeko erraztasuna handitu baita), baina horrekin batera homogeneizazioa gertatzen ari da, globalizazioa alegia.


Hona hemen interneten gaur egun gero eta gehiagotan gertatzen ari den fenomenoaren adibide bat, eskoletan teknologia berrien integratzea alegia.